Telefonoa / Whatsapp
Astelehenetik ostiralera
E-posta
Uharte Arakilgo Udalak, bere aurrekontuaren mugen barruan, dirulaguntzak emango dizkie Uharte Arakilgo kultura, kirol eta gizarte entitateei, honako oinarri hauen arabera:
OINARRIAK
1.- Xedea.
Deialdi honen xedea da Uharte Arakilgo kultura, kirol eta gizarte entitateei dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, honelako ekintza eta jarduerak sustatu eta babestearren: herrian herritarren parte hartzea bultzatzekoak, bizi kalitatea hobetzen dutenak eta kulturaren ezagupena nahiz garapena sustatzen dutenak, prestakuntzako, arte eta kulturako, gizarte eta kulturako edo/eta kiroleko jardunen bidez.
2. Dirulaguntza jasoko duten jarduerak.
a) Prestakuntzako jarduerak, helburu gisa populazioaren edozein sektoreren hezkuntza arautu gabekoa dutenak.
b) Arte eta kulturako jarduerak: antzerkia, musika, dantza, zinea, bideoa, literatura, arte plastikoak, folklorea eta antzekoak.
c) Gizarte eta kulturako jarduerak, helburu gisa herritarren sustapena dutenak.
d) Herriko arte eta kultura-ondarea babesteko jarduerak.
e) Kirol ikuskizun eta jarduerak.
3. Dirulaguntza jasoko duten jarduerek bete beharreko baldintzak.
a) Herritar guztiek esku har dezaketenak izatea, hau da, bereizkeriarik ez egitea sexua, arraza, hizkuntza, ideologia, baldintza sozio-ekonomikoak eta abar direla eta.
b) Interesgarriak izatea hezkuntzaren, gizarte eta kulturaren eta/edo kirolaren arloetarako.
c) Herritarren arteko harremana eta bizikidetza, hautapen librea eta garapen pertsonala bultzatzea.
d) Udalak dituen beste laguntza lerro batzuetan sarturik ez egotea.
4. Lanak aurkezteko tokia eta epea:
Udalaren erregistroan aurkeztuko dira eskabideak, 2025ko ekainaren 18a arte.
5. Dokumentazioa.
a) Eskabide-orria, eredu ofizialarekin bat.
b) Urteko egitaraua eta aurrekontua (atxikitako ereduaren araberakoa).
6. Balorazioa
6.1. Udalak ematen dituen dirulaguntzak izapidetzeko ardura duen organo kudeatzaileak aztertuko ditu aurkeztutako eskabideak, eta dirulaguntzak emateko proposamena igorriko dio alkatetzari, bera baita dirulaguntza horiek ebazteko eskumena duen organoa.
Organo kudeatzaileak 30 egun naturaleko epea izango du, proposamena aurkezteko, eskabideak egiteko epea bukatzen denetik kontatzen hasita.
6.2. Dirulaguntzak emateko batik bat honako hauek hartuko dira aintzat:
a) Jarduera euskaraz izatea.
b) Jardueran parte hartzen duten uhartearren kopurua.
c) Jarduerak zenbat egun irauten duen.
d) Jarduerak kulturaren, kirolaren eta/edo gizartearen arloan duen eragina eta oihartzuna.
e) Monitoreek eta entitateko, erakundeko edo elkarteko arduradunek dinamizazio soziokulturalaren eta kirolaren arloan duten prestakuntza.
f) Bertako kultura bultzatzea.
7. Dirulaguntzaren ebazpena eta ordainketa.
7.1. Alkatetzak ebatziko ditu eskabideak, alkatetza baita haiek ebazteko eskumena duen organoa. Horretarako, organo kudeatzailearen proposamena hartuko du aintzat.
7.2. Eskatzaileei deialdiaren ebazpenaren berri emango zaie, baita lagunduko diren jardueren berri ere.
7.3. Dirulaguntzek elkarte eskatzailearen jarduera edo programen kostuak sorrarazitako defizitaren zati bat estaltzeko helburua dutela ulertuko da.
7.4. Behin ebazpena egin ondoren ordainduko da dirulaguntza. Nolanahi ere, eskatzaileek abenduaren 20a baino lehen justifikatu beharko dituzte egindako jarduerek eragindako gastuak.
7.5. Dirulaguntzaren gastua frogatzeko, egindako eta diruz lagundutako jardueren gastuen jatorrizko ordainagirien fotokopiak aurkeztuko dira, eta haietan agertuko den zenbatekoa emandako dirulaguntzaren diru kopuru bera izango da Ordainagirietan honako hauek zehaztuko dira: entitate ordaintzailea, gastuaren data, kontzeptua, zenbatekoa, enpresaren izena ( NAN edo IFK) zigilua eta igorlearen sinadura.
7.6. Uharte Arakilgo Udalak jatorrizko ordainagiriak aurkeztea eskatu ahal izango du, egiaztapenak egiteko.
7.7. Dirulaguntzaren kopurua, helburu honekin Uharte Arakilgo Udaleko aurrekontuetan agertzen den zenbatekoaren baldintzapean geratuko da.
8. Betebeharrak.
a) Diruz lagundutako jarduera eta programen publizitatea euskaraz edota euskaraz eta gaztelaniaz egin beharko da.
b) Diruz lagundutako jarduera eta programen publizitatean, Uharte Arakilgo Udalaren laguntza agertu beharko da.
c) Diruz lagundutako programetan edozein gorabehera gertatuz gero, haren berri ematea gertatzen den unean berean.
9. Betebeharrak ez betetzea.
Deialdi honetako oinarrietan ezarritakoa ez betetzeak, datuak faltsutzeak, edo, dirulaguntza zein xedetarako eman zen, horien funtsezko aldaketak, dirulaguntza galtzea ekarriko du, eta jaso diren zenbatekoak itzuli beharra ere bai. Halaber, xede berarekin edo bertsuarekin gero beste eskaririk egiten bada, ez da onartuko.
Deialdi honetan aurreikusi ez den guztiari dagokionez, Dirulaguntzei buruzko Ordenantza Orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.
Uharte Arakilen elektronikoki sinatzen den egunean.
Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena
Oinarriak_Kultur eta kirol taldeei diru laguntzen oinarriak elebiz.pdf
Eskaera_Dirulaguntza-aurrekontua_Subvención-presupuesto.pdf