EUS  ·  CAS

Telefonoa / Whatsapp

948 464 036

Astelehenetik ostiralera

10:00etatik 14:30etara

Herria

Herriko talde kulturalak

Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa

Herritarren artean oso famatuak eta maitatuak diren 4 erraldoi eta 6 buru-handik osatzen dute konpartsa. Baita urte luzez pertsonaia hauek eraman dituzten pertsonek ere, noski. Aurten, 2025ean, Konpartsaren 25 urte urrena ospatzen da eta urte guzti hauetan egin den lana azpimarratu, eskertu eta goraipatzea ezinbestekoa deritzogu.

Dena den, une honetan, konpartsaren osaera eta funtzionamendua definitu eta egokitzeko beharra dago, prozesu honetan, belaunaldien arteko ordezkaritzak pisu handia izanen duelarik.

Pertsonaiei dagokienez, buru-handiak honako hauek dira: Indiarra, “Pamplonica”, “Kongitoa”, Sorgina, Deabrua eta Drakula.

Erraldoien inguruan esan dezakegu oso bereziak direla eta ez soilik haurrengan eragiten duten emozio eta urduritasunagatik. Herriko kultura, historia eta nortasunarekin lotura zuzena duten 4 pertsonai dira:

1. Martija: sorgin gisa epaitu eta hil zuten emagina, emakume jakintsua eta jarraitua. (XVI.mendean). Miren Agur Meabe idazleak bere bizitzan oinarritutako eleberri bat idatzi du.

2. Felipe Gorriti: 1839an jaio zen Uharte Arakilgo herrian, musikari famatu eta ospetsua izan zen eta Euskal kulturaren jarraitzaile eta babesle garrantzitsua. Nafarroako foruak irmoki defendatu zituen Uhartiarra.

3. Donato: Beriaingo mendian kokatzen den herriko San Donatoren omenez.

4. Mikaela: Aralarko mendian kokatzen den herriko San Miguelen omenez

S.C.D.R. Aralar Mendi Elkartea

Espazio fisiko eroso eta atsegina izateaz gain, Aralar Mendi elkartea 1968an sortu zenetik herriaren gizarte, kultura eta kirol eragile eta sustatzaile handia izan da. Beste ekintza askoren artean aipagarriena Artzai Eguna dela esan daiteke. Abuztu amaieran herrian ospatzen den Artzaien festa ahalbidetu eta antolatzen baitu elkarte honek urtez urte.

https://guaixe.eus/uharte-arakil/1682415778594-dantzaleku-sakanaren-aurkezpena

Galtxorratx

Urte luzez herriko kulturaren sustatzaile izan den taldea da. Une honetan indar handirik ez duen arren, dantza talde handi eta eder bat izan du bere magalean, baita eskolaz kanpoko ekintza ludiko eta kultural asko ahalbidetu ere.

Web orrialde onhek cookie-ak erabiltzen ditu

Jakinarazten dizugu webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen dituela, helburu hauekin: Webgunearen funtzionamendu egokia ahalbidetzen duten teknikak eta esperientzia pertsonalizatua eskaintzea. Pertsonalizatzeko, baimena emanez gero, zure lehentasunak gogoraraziko dituzte webgunean. Estatistikek, baimena emanez gero, webgunera egiten duzun bisita aztertuko dute helburu estatistikoekin. Marketinekoak edo jokabide-publizitatekoak. Webgunera egiten duzun bisita aztertuko dute, zure profila aztertzeko eta publizitatea eskaintzeko. Cookie guztien erabilera onar dezakezu ONARTUbotoia sakatuz, baztertzeko edo konfiguratzeko KONFIGURATU botoia sakatuz eta, aukerako cookie guztiak baztertzeko, UKATU botoia sakatuz. Informazio gehiago jasotzeko sakatu hemen.