Telefonoa / Whatsapp
Astelehenetik ostiralera
E-posta
Hogeitabost urte baino gehiago igaro dira Sakanako Plangintza Orokorrerako Mankomunitatea osatu zenetik. Izan ere, 1985ko irailaren 12an Sakanako hainbat udal elkartu ziren, eskualdeko udal eta kontzeju guztiak bilduko zituen Mankomunitatea sortzeko. Mankomunitatearen helburuak, besteak beste, denen interesekoak diren eta udalerrien arteko lankidetzan oinarritutako irtenbideak behar dituzten kudeaketa-gaiak aztertzea eta konponbidea ematea dira.
Gaur egun, Sakanako Mankomunitatea honako herri hauek osatzen dute: Ziordia, Olazti, Altsasu, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Etxarri Aranatz, Arbizu, Lakuntza, Ergoiena, Arruazu, Uharte Arakil, Irañeta, Arakil eta Irurtzun.
Sei dira Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuak: goi eta behe uraren hornidura, hiri hondakinen bilketa eta tratamendua, euskara, immigrazioa, kirolak eta etxebizitzak zaharberritzeko bulegoa.
Sakanako eskualdeak 305.5 km2 ditu, eta 20.000 biztanle baino gehiago bizi dira bertan.
www.sakana-mank.eus web orri honen bidez, informazioa eman nahi dizugu udalaz gaindiko entitate honek garatzen dituen programa, zerbitzu eta jarduerei buruz eta, aldi berean, ezagutzera eman nahi dizugu nolakoa den Mankomunitatea barrutik.