Telefonoa / Whatsapp
Astelehenetik ostiralera
E-posta
Udal bulegoak
Erregistro zibila
Gizarte-langilea
Udal arkitektoa
Energia-aholkularitza
Euskara
Euskara Nafarroako tactar hizkuntza eta ondarea da. Euskal kulturaren funtsezko osagaia izateaz gain, kohesiorako eta integraziorako tresna ere bada. Denok dugu euskara jakiteko eta erabiltzeko eskubidea, eta legeak eskubide hori bermatu behar du. Udala lanean ari da herritarrak euskaraz bizi daitezen. Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren barruan, Uharte-Arakilgo Udala euskararen sustapenean eta normalizazioan ahalegintzen da.
Informazio gehiago: http://sakana-mank.eus/berriak/euskara
Aniztasuna
Azken urteotan, gure herriak hainbat lekutatik etorritako pertsona ugari hartu ditu. Honek Sakana kultur aniztasuna eta kulturartekotasuna sustatzeko posizio pribilegiatuan jartzen du. Helburu horrekin, Immigrazio Zerbitzua sortu zen Sakanako Mankomunitatearen barruan. Bere helburu nagusia kulturartekotasuna sustatzea da, betiere elkartasunean eta kultura guztien berdintasunarekiko errespetuan oinarrituta.
Informazio gehiago: http://sakana-mank.eus/inmigrazioa
Hondakinen zerbitzua
Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 25. artikuluaren arabera, udalek hondakinak biltzeko eta kudeatzeko ahalmena dute. Uharte Arakilgo Udalak eskumen hori Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuaren esku utzia du.
Informazio gehiago: http://sakana-mank.eus/hiri-hondakinak
Etxebizitzen zaharberritzea
Etxebizitzak eta eraikinak zaharberritzeko bulegoa (EZABU) Nafarroako Gobernuak eskaintzen du eta Sakanako Mankomunitatean dago. EZABUren atal honetan, etxebizitzak eta eraikinak zaharberritzeko laguntzak eskatzeko eta lortzeko beharrezkoak diren betekizunei eta formularioei buruzko informazioa aurki daiteke.
Informazio gehiago: http://sakana-mank.eus/orve/zer-egiten-dugu
Garapen sozio-ekonomikoa
Gure herriaren garapen sozio-ekonomikoak lotura estua du Sakanako eskualdearekin, bereziki Sakanako Plan Estrategikoaren baitan. Lehentasunezkoa da tokiko sektorea indartzea: industria, nekazaritza, abeltzaintza, artisautza, turismoa, zerbitzuak eta merkataritza. Sakanan bizi, lan egin, kontsumitu eta gozatu ahal izatea da helburu nagusia, betiere inguruko baliabideak erabiliz. Helburu horrekin, Uharte Arakilgo Udala Sakanako Garapen Agentziarekin eta Cederna Garalurrekin elkarlanean ari da.
Informazio gehiago: http://www.sakanagaratzen.com - http://www.cederna.eu/eus/